XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baionan, Donibane Garazin eta Iruñan (U.E.U.k antolaturik) emandako kontzertu arrakastatsuen ondotik,
Bestetan bezala han ere Rossiniren Meza Solemne Txikia kantatuko du koralak.
Abuztuaren 19an San Lucar de Barramedan ospatzen ari den Nazioarteko Musika Festibalean eta 20an Malagan.
Beti bezala Javier bello Porturen gidaritza segurraren pean.
Solistak: Maite Idirin sopranoa, Maria Folco kontraltoa, J.C. Gago tenorea eta Ricardo Salabarria baxua.
Pianoan Aurelio Viribai eta Armonian Marie J. Goudard izanen direlarik.
Bello Portu korala (lehen Euskal-Herriko korua) 1986an Baionako Erakunde Kulturalak kreatu zuen eta kritikoen arabera, Ipar Euskal Herriko kultur balore garrantzitsu bat dela erran behar dugu.
Haren errepertoria euskal polifonia erreligiosoa eta profanoa, oratorioa eta Errenazimentuzko musikek osatzen dute.
Bira artistiko honen ondotik Santanderrera joango dira Laredo ondoan dagon la Bien Aparecida eliza famatuan kantatzea abuztuaren 30an.
Hor ere Rossini-ren Meza kantatuko dute Nazioarteko Musika festibalaren barnean delarik.
Urtea bukatzeko Parisera joango da Bello Portu korala Bercy-ko sala erraldoian abenduan eginen den kontzertuan parte hartzeko.